Elektrizitate eta garraioari buruzko jardunaldiak

Elektrizitate eta garraioari buruzko jardunaldiak

Itsasmuseumek ‘Autobusak modu adimentsuan kargatzeko elektrizitate-horniduraren aukerak’ izeneko jardunaldia hartu zuen, Energiaren Euskal Erakundeak antolatuta; bertan, sektorean inplikatutako eragile ugari bildu ziren, bai energiaren arlokoak eta bai garraiobideen arlokoak.

Gure zuzendari tekniko Iñigo Ortuondok Medusa proiektuaren ezaugarriak azaldu zituen; izan ere, proiektu horren bidez metrotik sobratzen den potentzia aprobetxatzen da, batez ere gauez, Bilbobusen autobus elektrikoen flota birkargatzeko.

Azpimarratu zuen bezala, eredu berritzaile honek modu adimentsuan kudeatzen du energia, zeren autobusen karga ahalbidetzen baitu trenek zirkulatzen ez dutenean, metroaren lehentasuna bermatuz eta baliabideak optimizatuz. “Metro Bilbaoren, Bilbobusen eta beste bazkide batzuen arteko lankidetza ekimen horretan islatu da, onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak ekarriz”; horrek, gainera, erreferente gisa kokatzen gaitu mugikortasun jasangarrian eta energia alternatiboen erabilera efizientean”, esan zuen Ortuondok amaitzeko.