30. urteurreneko ekintzak
30. urteurreneko prentsaurrekoa
Azaroaren 11n, 11:00etan, Metro Bilbaok 30 urte bete zituen. Oso egun berezia, batez ere mende-laurdena 2020an ilundu zuen pandemiaren ostean. Hori ospatzeko, ekitaldi ugari programatu ziren urte osoan zehar. Eneko Aurrebarrenak eta gure presidente Elixabete Etxanobek horren berri eman zieten hedabideei, prentsaurreko batean.
Metro Musika
Hamasei talde eta solistekin, zenbait geltokitan arituz, estilo musika desberdinekin (pop, funk, indie, rock, rap…).
Ospakizuna bezeroekin
Goiz osoan zehar, eta eguerdia atzean utzi arte, dozenaka pertsonak milaka gominola, txokolatina eta Metro Bilbaoren ebakigarriak banatu zituzten gure sareko geltoki guztietan: Basauritik Plentzia eta Kabiezesera, Lutxana, Iberbengoa edo Urbinagatik pasatuz, beste batzuen artean.
Ez zen izan ospakizun-ekintza bakarra. 11:00etan, urteurrenaren une zehatza betetzen zenean, geltokietako megafoniatik ‘Zorionak’ abestia entzun ahal izan zen. Gainera, bi abesbatzek -emakumezkoena eta mistoak- beste zoriontze-abesti batzuk kantatu zituzten Moyuako atondo banatan, 1995ean bertan hasi baitzen dena.
Egutegia
Metro Bilbaok bere bezeroek berek protagonizatutako egutegiak banatu zituen ustekabean. Argazkiek hilabete batzuk lehenago geltoki batzuetan zenbait saioetan egindakoen artean aukeratu ziren, ausaz.
Ana, Tomás, Estíbaliz… dira, beste batzuen arten, garraiobide hau egunero erabiltzen duen jende errealez betetako egutegi honen protagonistak, Askotariko pertsonak, ausaz aukeratuak, Metro Bilbaori bizia ematen dion komunitatearen aberastasuna eta aniztasuna islatzen dituztenak.
“Nahi genuen urteurren hau omenaldi zintzoa izatea gurekin egunero bidaiatzen dutenei. Hori egiteko modurik onena da geure bezeroak erdigunean jartzea, zeren haiek adierazten baitute zer garen benetan: komunitate zabal, anitz eta hurbila”, adierazi zuzen, prentsaurrekoan, Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Aurrebarrenak.
Gabonetako trena
Txikiei eskaini zitzaien bidaia magiko bat egiteko aukera, Gabonetako trenean, Olentzero eta Mari Domingirekin batera. Jarduera doakoa izan zen, eta 1.000 plaza baino gehiago zozketatu ziren Gabonetako Trenaren webgunearen bitartez inskribatu ziren pertsonen artean. Ibilbide osoan, zenbait jarduerarekin gozatu ahal izan zen, horiek guztiak doakoak: aurpegi-margolariak, ebakigarriak, mimo- eta magia-ikuskizunak.
Zorionak, Metro Bilbao!
Metroa bere urtebetetzeagatik zoriontzen duten haurrei grabatutako bideoen kanpaina.
“Hurrengo geltokia/Próxima estación”
“Istorio eta bitxikeriak ilustrazio dibertigarriekin kontatzen dituzten 42 narrazio biltzen dituen liburua.